GNU/Linuxerako sarrera ikastaroa
Azpeitiko Gazteria arloarekin batera, GNU/Linuxera sarrera ikastaroa ospatuko dugu ZapoTxokon. Bertan zure ordenagailua ekarrita instalatzeko aukera egongo da, eta ohiko ekintzak egiteko programak ikusiko dira, besteak beste.
Ikastaroa Otsailan izango da, 14, 19, 21, 26 eta 29an, 18:00tatik 21:00era. Ikastaroan Linuxean ibiltzeko lehenengo urratsak emango dira, ezberdinak diren atal nagusiak azalduz. Ekintza ohikoenak egiten ikasiko dugu baita ere, Openofficearekin ibiliko gara, Emuletik gauzak jaitsiko ditugu eta GIMPekin irudiak moldatzen ikasiko dugu.
Apuntatzeko,zatoz Zapo Txokotik pasa, deitu 943 / 15 71 61ra edota idatzi gib@azpeitia.net helbidera.
