Software askeari buruzko mintegi praktikoa Leioan
Asteazkenean, martxoak 25, Leioako Udondo gaztetxean software askeari buruzko mintegi ireki bat antolatu dute. Programa hauek aurkeztuko dira: GIMP eta InkScape irudigintza digitalean ibiltzeko Firefox, Pidgin (Jabber eta MSN bidez txateatzeko), OpenOffice Writer, GNOME ingurune grafikoa, Amarok eta VLC musika eta bideoentzako, KDEnlive eta Audacity bideoak editatzeko, k3b CD eta DVDak grabatzeko eta Synaptic programak instalatzeko.
Tailerrean ordenagailuak egongo dira programak probatzeko, beraz ordenagailurik ez baduzu lasai, bertan bat edukiko duzu. Debian instalatzeko aukera egongo da baita ere, CDen bidez.
