Herramientas Personales
Acciones de Documento

Microsoft-ek euskal programak sortuko ditu

Gaur egun existitzen diren software libreko euskal programa guztiak existituko ez balitz bezala, eusko jaularitzak euskara bultzatzeko "klik egin euskarari" kanpainan kode itxiko programak euskaraz egongo direla aurkeztuko du Miramonen.

Egunotan berriak jasotzen ari gara BiscayTIC proiektuari buruz. Entzun dugun azken berria datorren 25ean Miramonen ospatuko den ekitaldia izan da, bertan, eta beraien hitzak hartuz:"Ekainaren 25etik aurrera, euskara ordenagailuen interfazeko hizkuntza nagusi bezala aukeratu ahal izango da. DELL, INVESTRONICA, HP eta Microsoft etxeek apustu garbia egin dute Euskadiri begira, euskara sustatzearen alde eta ekoizpena IKT tresnen bidez hobetzearen alde."

Euskararentzat mesedegarria izango litzateke ordenagailua zuzenean euskaraz erosi ahal izatea, gaur egun ia ezinezkoa baita denda batean erostea. Baina benetan euskararen erabilera bultzatu nahi bada, logikoena litzateke iadanik existitzen den euskarazko programekin datozen ordenagailuak saltzea litzateke. Gaur egun bai sistema eragilea bai ekintza ohikoak egiteko programak euskaraz daude, beraz zertarako istorio guzti hau? Ez litzateke eraginkorrago izango tresnaz betetako ordenagailuak saltzea? Agian bai, baina kode itxiko programa bakoitza ordaindu behar izanez gero, ez litzateke bat ere salduko. Programa libreak erabiliz gero arazo hau konponduko litzateke.

Eusko Jaularitzak dirutza inbertituko du atzerriko enpresa batean programa bakarra itzultzeko. Euskal Herrian talde ugari existitzen dira programak euskaratzen dabiltzatenak, eta ez dute jasoko ezta kantitatearen portzentai txiki bat. Talde hauen eta bolondres egindako lanaren truk, orain euskaraz dagoen sistema osoa erabiltzen ari den jende pilo bat dago, zertarako orduan egitasmo hau? Ez al dituzte programa hauek ezagutzen?

Software libreko programek beraien artean itzulpenak konpartitu dezakete, horrela euskaratze prozesua azkartzen da, eta hain gutxi garenez, egindako lan apurrak harik eta gehien aprobetxatu behar dira. Baina halako enpresa batek egindako lana ez du inorekin konpartituko, ez dute hurrengo bertsioetarako balio, eta zaharkituta geratzen da urte gutxiren bueltan. Zertarako inbertitu dirua eta denbora hain etekin gutxi aterako diogun proiektuari? Gainera ikusita software librea euskaratzea aukera askoz hobeagoa dela, dudarik gabe. Euskarak IKTetan etorkizuna baldin badu, software librean da, ez erabiltzaileen interesak bost axola inporta zaien enpresekin

Beraz, egun hauetan software librea eta euskararen alde lan egindako lan izugarria mexprezatzen ari dira berriro ere, oso gauza tristea.

Usted está aquí: Inicio Members maider Microsoft-ek euskal programak sortuko ditu

Hecho con Plone CMS, el Sistema de Gestión de Contenidos de Fuentes Abiertos

skin by PYBOOM