Soinu digitaleko tailerra Artelekun
Uztailaren 18tik 20ra bitartean, Artelekun "Linux audio workshop" tailerra ospatuko da, Enrike Hurtadoren eskutik. Gonbidatu bezala Aymeric Mansoux eta Marloes de Valk izango dira.
Tailer honetan, home studioetarako aproposak diren software libreko tresnak ezagutu ahal izango dira.Konkretuki audio eta MIDI sekuentziadoreak, soinu editoreak eta Pure Datarekin ibiltzeko tresnak landuko dira
Tailer honetan honako gaiak landuko dira, besteak beste: Audio digitala Linuxentzako sarrera, ALSA eta soinu txartelen konfigurazioa, 'home studio' bat muntatzeko oinarrizko ezaguerak etabar luze bat.
Izena emateko epea uztailaren 13an bukatzen da. Informazio gehiagorako: http://www.arteleku.net/4.1/seccion.jsp?id_seccion=2&id_articulo=2123&idioma=castellano&ids=id1=2123
