Zestoan Linuxen garaia da!
Egunotan Zestoako herriko webgunean ikus daitekeen kartelaren leloa da hau. Azaroaren bukaeratik urtarrileraino software librea eta konkretuki GNU/Linuxi buruzko ekintza ezberdinak antolatu dira: Hitzaldiak, ikastaroak, install partya etabar.
Zestoako gazteria eta euskara sailak GISA Elkartearekin batera software librearen mundua Zestoako jendeari hurbiltzeko asmoz ekitaldi ezberdinak antolatu ditu. Azaroaren 29an software libreko programak ezagutzeko aukera izango dugu, Herriko Kulturetxean. Honen ondoren GNU/Linuxa instalatzeko aukera egongo da, adituen laguntzarekin, migrazio ikastaro bat eta sortutako zalantzak konpontzeko GISAko jendea Zestoara joango da Urtarrilean zehar.
Informazio gehiagorako www.zestoa.net webgunea ikusi
