Tresna pertsonalak

Elkartearen webgune berria

Aurreko webguneko softwarea eguneratzeak lan asko eskatzen zuenez eta itxura aldatzeko gogoekin geundenez Plone-ra migratu dugu. Bi berrikuntza aipagarri daude: noizbehinka albisteak argitaratuko ditugu eta antolatzen ditugun jardueren datak ikusgai egongo dira.

Aurreko webgunea guk garatutako zope aplikazio bat zen. Jardueren datak modu egokian adierazteko modurik ez zegoen eta ez dugu garatzeko astirik, erabiltzaile komunitate handia duen aplikazio bat erabiltzea aukeratu dugularik.

Plone Zope zerbitzariko ekuki kudeatzaile sistema bat da, eleanitza eta erabilgarritasun irizpideak jarraitzen dituena.

Webgune berrian edukiak berrantolatu ditugu. Errezetak eta gidak dokumentazioa atalean sartu ditugu, atal berriak ditugu garatu dugun softwarearentzako eta antolatzen ditugun jardueretarako. Gainera, agenda atala jarri dugu ematen ditugun ikastaro, hitzaldi, jardunaldi eta abarrei buruz berri emateko.

Dokumentu Akzioak
Hemen zaude: Hasiera Members Ales Zabala Elkartearen webgune berria
Plonerekin eginda

skin heavily based in PYBOOM