Tresna pertsonalak

Aurkezpena

Guri buruzko informazioa

GISA Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Bere helburu nagusia "software librea" sustatzea da, baita "GNU/Linux" sistema eragilea ere, "Linux" izenaz ezagunagoa.

Azkeneko hamar urteotan izugarrizko hazkuntza jasan eta gero, software librea informatika sektorearen aktore garrantsitzuenetako bat bihurtu da: hala ere, beste sistema eragileetatik GNU/Linuxera migratzea ez da nabaria, eta bere adopzioa mantsotzen duten faktore garrantzitsuenetako bat da.

Arazo honen interbidean laguntzeko, GISA Elkarteak egoki deritzon aplikazioen garapenean lagunduko du. Dokumentazioa ere sortuko du. Bai aplikazioak bai dokumentazioa GPL lizentziarekin argitaratuko dira, edo beste lizentzia bateragarri batekin.

GISA Elkarteak mota guztietako ikastaroak eta promozio eta zabalkunde ekitaldiak antolatuko ditu, zuzenean edo on-line. Modu berean foro bat eta wiki bat mantenduko ditu, erabiltzaileen zalantzak kontsultatzeko. Zerbitzu teknikoa eskeiniko die eskatzen duten erabiltzaileei.

Aplikazio askeen kopuru handia kontutan hartuta, ezinezkoa da guztiei buruzko informazioa eskeintzea. Hau dela eta GISA Elkarteak Debian GNU/Linuxen azpitalde bat banatzea erabaki du, lan oinarri moduan erabiliko duena. Banaketak CD-Live formatua izango du, hau da, ordenagailuan instalatu gabe frogatu ahal izango da.

Dokumentu Akzioak
Hemen zaude: Hasiera Elkartea
Plonerekin eginda

skin heavily based in PYBOOM