GISA Elkartea
Elkartearen helburu nagusia software librea bultzatzea da, jendartean ezagutzera emanez eta bere erabilpena zabaltzeko mota ezberdineko egitasmoak aurrera eramanez.
Teknologia libreak ezagutzera emateko ekitaldiak egiten ditugu: Ikastaroak, tailerrak, jardunaldiak, hitzaldiak eta abar.
GNU/Linux eta programa libreen gaineko zerbitzuak eskaintzen ditugu, hauek instalatuz, garatuz eta mantentze lanak eginez. Migrazioetan ere laguntzen dugu.
Elkarteko kide gehienok software askeko zerbitzuak eskaintzen ditugun profesionalak gara. Elkarteari eskaera bat heltzen zaionean kideen artean lana banatzen dugu. Eskatzen digutena burutzeko gure kideetako inor gai ez bada zerbitzua eskaintzen duten enpresak bilatzen laguntzen dugu. Gure azken helburua software librea alor guztietan egotea da.
Elkarteak baita ere bertako kideek proposatutako ekintzak burutzen laguntzen du. Ekintzak aurrera eraman ahal izateko baliabideak eskuragarri uzten ditu: Proiektorea, kableria, ikasgela, Lagunak proiektu kudeatzailea, eta abar.
- Lagunak-en berriak
- Lagunak - Git eta biltegi sorrera automatikoak 2012/05/04
- GISA software - crear accesos a aplicaciones en gnome3 2012/04/28
- GISA software - publicado manual sobre writer y calc 2012/04/25
- Lagunak - GISA cumple 5 años 2012/04/08
- Lagunak - Mercurial biltegiak lagunak zerbitzarian 2012/02/14
