Hitzaldia Goizuetan
Hurrengo larunbatean, Maiatzak 9, Goizuetan "Euskaraz bizi informatikarekin" hitzaldia ospatuko dugu. Bertan euskararen egoerari buruz hitzegingo dugu informatika munduan, euskaraz dauden programa nagusiak frogatzeko aukera ere izango dugularik. Euskaraz dauden GNU/Linuxak probatzeko aukera egongo da, oraindik ikusi ez duen jendea baitago!
Hitzaldia Goizuetako udaletxean ospatuko da, arratsaldeko 4tatik aurrera. Nahi duena etor daiteke. Hitzaldia Goizuetako udalak antolatu du, eta dohainik izango da.
