Ikastaroen egutegi berria
Irailetik aurrera, maila guztietarako tailer eta ikastaro ezberdinei hasiera emango diegu. Momentuz urte bukaera arte bakarrik jarri ditugu datak, baina Urtarriletik aurrera jarraitzea pentsatuta daukagu. Ordutegiak webgunearen agenda atalean daude
Software librearen mundua mundu guztiari aurkeztu nahi dugunez, maila ezberdineko ikastaroak planteatu ditugu: ikastaro errezak, ordenagailua erabiltzen ez dakien jendearentzat, beste sistema eragile bat ezagutu nahi dutenentzat GNU/Linuxera migratzeko ikastaroak daude, baita zailak ere, ordenagailuarekin ibiltzea eta gauza berriak probatzea gustatzen zaigunontzat ere.
Urritik aurrera, larunbat goizetan elkartzea pentsatzen dugu. Momentuz wifi eta hardwarearekin ibiltzeko tailerrak pentsatu ditugu, baina taldean bertan ideia berriak sortzea espero dugu.
