Joomla! Kafea Bilbon
Hack.in#badakigu informatika aske elkarteak Bilbon burutuko den Joomla!kafea antolatu du apirilaren 18an.
Hack.in#badakigu webgunetik kopiatuta:
Zer da Joomla kafea?
- Joomla komunitateak sortzen dituen ekimenak dira
- Bertan Joomlaren inguruko proiektuez berba egiten da
- Bakoitzak ditugun proiektu propioak komentatu eta beste guztien ekarpenak laguntza modura balio digu
- Euskal Herrian Joomla inguruan lan egiten ari garen jendea elkar ezagutzen dugu
- Ideiak elkarbanatzeko leku bat
Zer eraman behar da?
- Eramangarria (nahi izatekotan)
- Umore ona
- Elkarbanatzeko gogoa
- Kafea ordaintzeko dirua
Zenbat balio du?
- Doakoa da
Aurkeztuko diren proiektuen artean Joomla! euskaratzeko proiektua izango da, orain arte itzulpena Santurtziko Euskaltegiak eramaten bazuen ere hilabete batzuk direla guk geuk eramaten hasi ginen, kolaboratzaileak bilatzeko momentu aproposa ikusten dugu beste alde batetik proiektuaren nondik norakoak aurkezteko ere.
