Hemen zaude: Hasiera Agenda Arduino tailerra Bermeon

Arduino tailerra Bermeon

Arduinorekin hasi nahi dutenentzat pentsatutako eguna. Nahiko irekia izango da, beraz Arduino lehendik ezagutzen baduzu ere interesgarria izan daiteke. Animatu!
Noiz 2012/12/01
10:00 - 17:30
Non Mañuko aterpetxea (Bermeo)
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

Arduino erabiltzen ikasteko tailerra egingo dugu Bermeon; Abenduaren 1ean izango da (zapatua), goizeko 10etan hasita, Mañuko aterpetxean. Bertan plataforma honen inguruko zalantza guztiak komunean azalduko ditugu eta guztiok ondo ulertzeko moduko tailerra sortuko dugu. Gure proposamena LED batzuekin hastea eta gero maila igotzen joatea izango da.

Bakoitzak nahi duena egin dezake (LAB bat da, ez klase bat) eta guztion artean ikasi eta jakintzak elkartrukatzeko balioko digun tailerra burutuko dugu, baina dena den, oinarrizko eskema bat ere antolatu dugu.

Bazkaria erosteko orduan, arazorik egon ez dadin, etorriko baldin bazara, utzi iruzkina blog honetan: http://herrilurrak.net/2012/11/13/arduino-tailerra-bermeon/

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…