Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Lagunak

Lagunak

http://lagunak.gisa-elkartea.org proiektu bat aurrera eraman nahi duten taldeei tresna lagungarri bat eskaintzen die.

Lagunak proiektuak kudeatzeko webgunea da. Bertan gure proiektuetaz aparte gure inguruko taldeen proiektuak ere badaude.

Redmine erabiltzen du, eta informazioa elkartrukatzeko, posta-zerrendak edukitzeko, foroak, wikiak, trackerrak eta gaur egun web munduan erabiltzen diren tresnak ditu. Talde bakoitzak erabaki dezake ze tresna erabili nahi dituen, beraz egongo dira tresna asko aktibatuta dituzten proiektuak (foro ezberdinekin, wikia, arazoen kontrola, galeria ezberdinak...) eta juxtu-juxtu posta-zerrenda erabiltzen dutenak.

Bertan zure proiektua eduki nahi baduzu jar zaitez gurekin kontaktuan. Momentuz ez dago proiektuen sorrera automatizaturik.