Hemen zaude: Hasiera Nor gara? Non gaude?

Non gaude?

Sorgintxulo 9 Behea, Errenteria. Gipuzkoa.

Mapan

Ikusi gure kokalekua Tagzanian edo OpenStreetMaps-en.

Nola heldu

Autobusez

Donostia-Oiartzun, Donostia-Donibane edo Ospitaleak-Errenteria autobusa hartuz, Kaputxinoseko geltokian jaitsi eta aldapa gora 300 bat metro egin ondoren gure egoitzara heltzen da. Errenteriatik Beraun-Kaputxinos edo Beraun-kaputxinos-larzabal autobusak hartuz, egoitzatik 50 metrotara dago autobus geltokia.

Trenez

Euskotren
  • Lasarte-Hendaia ibilbidea egiten duen trena hartu eta Pasaiako geltokian jeitsi.
  • Oinez Kaputxinoseraino joan. (5min)
Renfe
  • Irun-Brinkola ibilbidea egiten duen trena hartu eta Pasaiako geltokian jeitsi.
  • Oinez Kaputxinoseraino joan. (5min)

Kotxez

A-8 autopistako Pasaia-portua irteera hartu behar da, ondoren Errenteriako norabidea hartu eta Kaputxinoseko desbiderapenetik sartu. 300 bat metrotara egoitza dago.

N-1 errepidetik joanez gero, Pasaia pasatu ondoren Kaputxinoseko desbiderapena hartu behar da, 300 bat metrotara egoitza dagoelarik.