Hemen zaude: Hasiera Zerbitzuak guifi.net

guifi.net

Guifi.net sarea, herritarrak elkarrekin konektatzeko proiektua da, komunikazioak beste modu batean egitea ahalbidetzen duena.
guifi.net

guifi.net

Guifi.net sare aske, ireki eta neutral bat da. Edonor parte hartu dezake arau hauek jarraituz gero:

  • Sarea ASKEA da: Edozein arrazoizko helbururako erabil daiteke.

 

  • Sarea IREKIA da: Edonor bere funtzionamendua ezagutu dezake.

 

  • Sarea NEUTRALA da:  Edozein eduki edo zerbitzu eskain daiteke, legediari jarraiki.

 

Zu ere sarearen parte izan zaitezke, antena batekin zure herrian dagoen sarera konekta zaitezke, edo auzokideekin batera zuen artean sarea osa dezakezue. Laguntzarik nahi izanez gero, GISA Elkarteak honako zerbitzuak eskaintzen ditu:

NODO ETA SUPERNODOEN INSTALAZIOA

Guifi.net sarera konektatzeko behar diren pausu guztiak zurekin emango ditugu. Gurekin kontaktuan jar zaitez eta ikusiko dugu nola egin.

INTERNET

Guifi.netera konektatuta dauden GISAko bazkideei  Internetera konektatzeko aukera eskaintzen diegu. Gure tarifak honakoak dira:

10 mega simetriko, permanentziarik gabe: 24,95 euro +BEZ

20 mega simetriko, permanentziarik gabe: 35,95 euro +BEZ

Aukera dago baita abiadura gehiago kontratatzea, gurekin hitzegin horretarako.

SAREKO ZERBITZUAK

Zure etxe edo bulegoko sarea antolatzen lagunduko dizugu: Urrunetik bulegora konektatzeko aukera, arazoak detektatzeko sistema, firewall eta segurtasun perimetrikoa...