Hemen zaude: Hasiera Zerbitzuak Hezkuntza

Hezkuntza

Erabiltzaile zein teknikarientzat. Aurretik prestatutako ikastaro batzuk ditugu, baina zure beharretara moldatu gaitezke.

Ikastaroak antolatzen ditugu bai gure lokalean bai eskuragarri jartzen zaizkigun lekuetan. Ikastarorako beharrezko materiala guk eraman dezakegu: proiektorea, ordenagailuak, kableria,...

Ikastaroak antolatzeko pertsona kopuru minimoa 6-10 ikasleetan dago. Bakarrik baldin bazatoz, edo kopuru txikia baldin bazarete itxaron zerrendak antolatu ahal ditugu, eta ikasle gehiago bilatu.

Hauek dira antolatzen ditugun ikastaro batzuk:

  • GNU/Linux-era sarrera: Debian edo Ubuntu nola erabili erakutsiko dizugu
  • Ofimatika sarrera eta aurreratua: Libreoffice edo Openoffice.
  • Audio, bideo edo irudi digitalera sarrerak: Gimp, Inkscape, Kdenlive, Hugin.
  • GNU/Linux sistemen kudeaketa: Terminalaren erabilera, LAMP instalazioak eta aplikazioen garapena, posta elektronikoa, fitxategien partekatzeak, sare zerbitzuak, driverrak...

Behar berezietarako ikastaroak ere ematen digutu, Firefox tresnaren erabilera aurreratutik Zope3 teknologian programatzera.