Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dokumentazioa Errezetak Intel txartel grafikoak Debian GNU/Linuxen konfiguratzea

Intel txartel grafikoak Debian GNU/Linuxen konfiguratzea

Errezeta honetan intel txartel grafikoen konfigurazioa azalduko da azelerazio grafikoa eta erresoluzio handiak lortzeko. Intel 810 eta aurrerakoentzat balio du. Informazio hau zaharkituta gelditzen da Debian GNU/Linuxeko Lenny bertsiotik aurrera.

Intel txartelak oso ongi funtzionatzen dute Debian GNU/Linuxen konfiguratzean pausu batzuk jarraitzen badira.

Errezeta hau 2.6.15 kernelarekin eta intel mobile 915 txartel grafiko integratuarekin frogatu dut eta funtzionatu du, baina i855, i845 eta i810 txartelekin ere funtzionatu beharko luke, txartel hauek kontroladore bera erabiltzen dutelako.

X sistema instalatzean, txartel grafikoaren kontroladorea eskatzean i810 aukeratu behar da. Honekin modu grafikoan ibiltzeko aukera izango dugu, eta sorte pixka batekin (edo Debianeko kernel prekonpilatu bat erabiltzen bagaude) azelerazio grafikoarekin. Frogatzeko glxinfo komandoa exekuta daiteke. Komando honek gauza pilo bat esango digu, baina momentu honetan garrantzitsuena hasieratik dagoen hau da:

direct rendering: Yes

Honekin badakigu azelerazio grafikoa dugula, baina zergatik ezin da pantailaren erresoluzioa 1024 baino gehiago izan? Pakete bat falta delako 915resolution. Pakete hau instalatzearekin nahiko da 1280x800 lortzeko pantaila panoramiko batean.

Honekin guztiz konfiguratuta dago, orain frogatzeko GNOMEk hobespenak atalean pantailaren bereizmena deituriko tresna sinplea du, non erabil daitezkeen erresoluzioak zerrendatzen diren.