Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dokumentazioa Errezetak Testing-eko programak Debian egonkorrean instalatzea

Testing-eko programak Debian egonkorrean instalatzea

Azalduko dugu nola instalatu testing-eko programak Debian egonkor batean konpilatu gabe, aptitude erabiliz. Paketeak Interneten zehar dauden ispiluetatik eskuratu ditzazkegu edo backports erabili. Backports testing-eko (eta batzutan unstable-ko) paketeak dira egonkorreko liburutegiekin birkonpilatuta, pakete gehigarririk instalatu behar ez izateko.

Errezeta honetan Debian egonkorrean openoffice 2.0 instalaguko dugu.
Egin beharreko lehenbiziko gauza ispilua /etc/apt/souces.list fitxategian gehitzea da:
   'deb http://www.backports.org/debian/ sarge-backports main'

Backports-etik ze pakete eskuratuko den eta zein ez konfiguratu behar da ondoren. Honetarako /etc/apt/preferences fitxategia erabiltzen da. Gure kasuan  testing-eko paketerik ez hartzeko konfiguratzen dugu:

  Package: *
Pin: release a=sarge-backports
Pin-Priority: 200

Modu honetan aptitude upgrade egin dezakegu sistema osoa testing-era eguneratu gabe. Nola instalatuko dugu openoffice orduan? Aptituderen -t sarge-backports aukera erabiliz. Komandoa ondokoa litzateke:

  aptitude -t sarge-backports install openoffice 2.0

Baina honek arazo bat du! openoffice instalatzeko Sun-eko java beharrezkoa da, eta honek duen lizentzia dela eta ez dago ez Debian ez Backports-eko ispiluetan. Instalatu ahal izateko /etc/apt/sources.list fitxategian beste ispilu bat gehitu beharko dugu: deb http://www.linex.org/sources/linex/debian sarge linex

Nik linex-ekoa aukeratu dut, baina www.apt-get.org helbidean beste batzuk bilatu daitezke.

Ispilu hori gehitu eta aptitude update exekutatzean openofficek eskatzen digunj2re1.4 paketea instalatu ahal izango dugu. aptitude -t sarge-backports install openoffice2.0 berriz exekutatzen badugu arazorik gabe instalatuko da.