Testua

Hemen testua soilik dago, inolako formaturik gabe.

friki_vulgaris_txuleta.txt — Plain Text, 4 kB (4691 bytes)

Fitxategien edukiak

=OINARRIZKO EZAGUTZAK:

-COPYRIGHT: 
Kopiatzeko baimena. Copyright bat edozein obrari (liburu, abesti, programa, marrazki...) aplikatzen zaion legea da.Copyright-aren bidez, kopiatu, banatu eta eratorritako obrak egiteko eskubideak murrizten dira.

-COPYLEFT:
Copyright mota bat. Obra bat copyleft izateko, autoreak argi adierazi behar du bere obra banatu, kopiatu, eta aldatu daitekeela.

-CREATIVE COMMONS:
Share-alike, by klausulak erabiliz gero, copyleft obrak sortzeko lizentzia mota. Aukera hauek ez baditugu erabiltzen, gure obra ez da copyleft izango.

-SOFTWARE PRIBATIBOA: 
Inolako baimenik ematen ez dituzten copyrightdun programak. 
Gainera, abusuzko klausulak izaten dituzte, hala nola zure elkarrizketak espiatzeko aukera, zure ordenagailuari buruzko informazioa exigitu, erabiltzea ukatzea ordenagailuz aldatzean...

-SOFTWARE LIBREA: 
4 askatasun hauek: erabilpena, kopia, aldaketa eta birbanaketa betetzen dituzten copyrightdun programak. Zerbait software librea izateko biderik errazena sortzaileak programa GPL lizentzia duela esatea da.

-GNU:
1983an softwarea librea izango zela bermatzeko sorturiko proiektua. Proiektu hau sortu zen garai hortan zabaltzen ari ziren "zabalkunde eza" motako kontratuei aurre egiteko, beste arrazoien artean. Kontratu hauen bidez, informatikariek bere lanari buruz ezer ez esatea nahi zuten, ezta iritziak eskatu ere. Proiektu honen barne gaur egun erabiltzen diren programa pilo bat sortu ziren, software librekoak, noski.

-GPL:
Lau askatasunak: Programa edozein erabilera edukitzea, bere funtzionamendua aztertzea, hobetzea eta banatzea espresuki baimentzen duen lizentzia. GNU proiektuak sorturiko lizentzia da.

-LINUX:
GNU/Linux sistema eragilearen muina.1992an muina eta GNU programak elkartu ziren sistema eragile libre bat sortzeko.
(IKUS MUINA)

=HARDWARE

-DISKO GOGORRA:
Datuak gordetzen diren tokia.

-PARTIZIOA:
Disko gogorraren zati bat. Partizioak edukitzea oso ideia ona da sistema eragilea eta datuak toki ezberdinetan edukitzeko. Horrela programak apurtuz gero, borra daitezke datuak ikutu gabe (IKUS FORMATEATU)

-MEMORIA:
Ordenagailuaren ezinbesteko zatia. Makinaren lan-mahaia da, exekutatzen ari diren programen biltegia. Harik eta gehiago, hobe.

-PROZESADOREA:
Ezinbesteko zatia baita ere. Makinaren langilea da, programak exekutatzen dituena. Prozesadoreak etengabe ari dira memoriatik heltzen zaizkion aginduak exekutatzen. Asko berotzen dira, horregatik bentiladorea daramate.

-PERIFERIKOA:
Ordenagailuari entxufatzen zaion edozein aparatu.

=SISTEMA ERAGILEA
Sistema eragilea makina piztean exekutatzen den lehenengo programa da, eta bere funtzionamenduaz arduratzen da. Gure programak sistema eragilea behar dute ongi funtzionatu ahal izateko. Windowseko programa bat Linuxen exekutatzen saiatzea txinoz hitzegiten duen bat euskaraz hitzegiten duen batekin ulertzea bezalakoa da.

-DRIVER:
Sistema eragilea eta periferikoa elkar ulertzeko erdian sartzen den zatia:
webcamak, wifiak etabar. Aparatu konkretu baterako driverrik ez badugu, ez du funtzionatuko.

-MUINA (KERNEL):
Sistema eragilearen parterik garrantzitsuena da, makinaren atal guztiekin elkarreragiten duena. Driverrak nukleoan sartzen dira funtziona dezaten.

-FORMATEATU:
Programa bat apurtzen bada, errazena borratzea eta berriro instalatzea da. Lan hau sistema eragiletik egiten da, beraz hau apurtuz gero, ezin dugu borratu. Sistema eragileak borratzeko partizioko datu guztiak borratzen dra, eta honi formateatzea deritzo.

-PAKETE:
Programa bat instalatzeko balio duen artxiboa. GNU/Linuxen programa bereziak daude paketeen kudeaketarako: instalazioa, desinstalazioa etab. Programa hauek guk eskatu dugun programa Interneten (edo CDetan) bilatu, instalatu eta martxan jartzen dute.
=INTERNET

-IP:
Zenbaki bat da, eta bera gabe ezin gara Internetera konektatu. IP zenbakiak gure ordenagailua Interneten identifikatzen du, jakiteko adibidez nora bidali behar den Googlen egin dugun bilaketa.

-DNS:
Interneten ibiltzeko makinen IP zenbakiak jakin beharko bagenu, erabilezina litzateke. Web batera joan nahi dugunean bere izena idazten dugu, ez bere IP zenbakia. DNSak izena IP helbidera bihurtzen du. Interneten makina bereziak daude lan hau egiteko.

-MODEM:
Internetera konektatzeko gailua. Normalean pertsona bakarrarentzako balio dute.

-ROUTER:
Internetera konektatzeko balio du baita ere, eta horrez gain konexioa makina ezberdinen artean banatzea baimentzen du.

-ADSL:
Internetera konektatzeko modua, telefonoaren kablea erabiliz. Telefonoko zentralitatik hurbilago egonez gero, hobeto.

-ZUNTZ OPTIKOA:
Internetera konektatzeko modua baita ere, fibra kablea erabiliz, telefonokoa baino 100 aldiz azkarrago funtzionatzen duena.